2020-05-08 08:00
Azken aldian badirudi Financial Times, The New York Times, The Economist, Der Spiegel, La Vanguardia... bihurtu direla kapitalismoari muga jarri nahi diotenen bozgorailu. Aldiz, badirudi gure politikari eta medioak direla muturreneko ortodoxia neoliberalari, kosta ala kosta, eusteko ahalegin berezia egin ari direnak. Honen adibide, pasa den maiatzaren 5ean Financial Times aldizkariko ekonomia buru den Martin Wolfek idatzitako artikulua. Bertan, azken urteetako krisien eragile aberastasunaren banaketa desorekatua, gutxien esku aberastasunaren metaketa geroz eta handiagoa eta herritarren gehiegizko zorpetzea egiten ditu. Eta egoerari eta kapitalismoari berari irtenbidea emateko beharrezko neurritzat jotzen ditu aberatsenak gehiago ordaintzera behartuko dituen zerga sistema eta herritarrak larritasunik gabe bizi ahal izateko eros-ahalmena hobetu eta zorpetze maila gutxitzea
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.