2022-03-08 17:08
Martxoak 8 honetan, eta mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat eginez, "Zaintza publikoa guztiontzat" ekitaldia antolatu dugu Donostian. Bertan Amaia Perez Orozco hiru galdera garrantzitsu erantzuten saiatu da: zer ulertzen dugu zaintzaz, zer dira eta zer ez dira? Zein da gaur egungo zainketen egoera? Zein da mugimendu feministaren aldarrikapena zainketei dagokienez? Hitzaldiaren ondoren Erresidentzietako, etxez-etxeko laguntzako eta esku-hartze sozialeko langileek hartu dute hitza, borroken, garaipenen eta egunerokoan egiten duten lanaren testigantza emateko. Hemen dituzue ekitaldiko bideoak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.