2021-06-02 10:39
Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte herrikoiaren eguneroko bizitzako arazo zehatzak konpontzetik hasita, auzoetan herritar sareak sortzeko, eta epe ertain-luzera herritar horiek trantsizio ekologikoaren eta justizia sozialaren lanketan inplikatzeko. Alda elkarteak dagoeneko baditu hiruhilero atez ate banatzen duen kazeta, 1.000 jenderengana iritsi nahi duen inkesta, maiatzaren 29an inauguratu berri duten lokala… eta beren arazo zehatzei irtenbidea bilatzeko Aldarengana jo duten gero eta kasu gehiago.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.