2020-05-11 09:00

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako foru erakundeetan aurkeztuko dugun zerga-erreforma proposamena aurkeztu du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk. Txostena osatu dugu fiskalitatearen inguruan egindako azterketarekin, eta nabarmendu dugu lan-errentek eta kontsumoak jasaten duten gehiegizko ahalegin fiskala ez datorrela bat enpresa-etekinak, kapital-errentak eta aberastasuna zergapetzen dituen fiskalitate murritzarekin. Hala, fiskalitate bidezkoago eta birbanatzaileago bat finkatzeko helburuarekin, diru-sarrera publikoen bolumena handitzea, zerga-ekitatea eta zerga-progresibotasuna bermatzea eta zerga-sistemak desberdintasunak murrizteko eta pobreziaren aurka borrokatzeko duen banaketa-gaitasuna hobetzea aldarrikatu dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.