2018-09-21 09:33

Venezuelako ordezkaritza bat dago egunotan Euskal Herrian, eta zenbait eragilerekin erronda egiten ari da. Hala, Venezuelako unibertsitateko ekonomialaria Pasqualina Curcio Curcio eta Venezuelako Parlamentuko diputatu Ileana Rosa Medina Carrascorekin bildu gara Bilbon, elkar ezagutza egiteko eta hainbat gai jorratzeko: Venezuelako testuinguru politikoa, migrazioa eta Bolivar subiranoa deritzon moneta berriaren sorrera eta funtzionamendua gerra ekonomikoaren kontrako tresna gisa, besteak beste. Nazioarteko idazkari Koldo Saenz eta Ekintza Sozialeko idazkariaren ondoko Urtzi Ostolozagak ordezkatu dute LAB bileran.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.