2018-09-25 13:17

Egoera ahulean edo babesgabean dauden pertsonak artatzeko zerbitzu publikoak ematen dituen UTE PAUMA enpresako langileak borrokan hasiko dira laster. Enpresa horretako langile askok lan edo zerbitzu jakin baterako kontratuak dituzte, nahiz eta lan estrukturalak egin. Eta orain sortuko den arazoa da Nafarroako Gobernuak fundazio publiko bat sortu nahi duela halako zerbitzuak emateko, eta sortzen duelarik langile horiek fundazio horretara pasatuko direla, eta kontratu horiekin sartzen badira epe ertain batean kalean egon daitezkeela. Hartara, UTE PAUMAri eskatu zaio kontratu horiek kontratu mugagabe bilakatzea, baina enpresak entzungor egin die langileen eskaerei eta horregatik hasiko dira lanuzteak eta mobilizazioak..
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.