2020-05-08 16:33

EUDEL elkartea bera albiste bilakatu zen apirilaren 25ean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalen artean 300.000 maskara banatu ostean, den-denak bueltan eskatu behar izan zituen, akastunak baitziren. Anekdota hutsa izan liteke, beste hankasartze bat baino ez. Baina berri honek zenbait galdera eragin zizkigun: Espainiako Gobernuak martxoaren 14an alarma egoera ezarri zuenetik, zertan aritu da EUDEL? Non geratu da EUDELen lidergoa osasun krisi larri honen aurrean? Maskaren kalitatea konprobatzeko astirik izan barik, EITBk eskainitako publierreportaia ziztu bizian probestu zuten EUDELen arduradunek. Zertara datoz marketing kanpaina hauek?
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.