2019-05-21 14:40

Agerraldia egin dugu Gasteizen, Osakidetzan egiten den kontratazio irregularrari buruz egin dugun txostena aurkezteko. Txostenean jasotzen ditugu Osakidetza osoko datuak, bere erakunde guztietan egiten den kontratazioak ikertu baititugu. Bertan argi eta garbi agertzen dugu Osakidetzak darabilen kontratazio politika eskasa, pertsonal falta sortzen ari den egoera guztiz larriaren aurrean aurreikuspenik eza, eta kontratazio mota batzuen gehiegizko erabilera iruzurgilea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.