2020-05-29 09:56

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dugu Donostian, Bulebarrean, hilabeteko azken ostiraletako mobilizazioen berrabiatzearekin bat. Salbuespen legediarekin amaitzeko eta presoak etxeratzeko prozesua abian jartzeko aldarriak zabaltzeaz gain, Etxeratek aurreikusitako mobilizazioetan eta Sarek antolatutako "Izan bidea" dinamikan parte hartzeko deia egin dugu. Era berean, datorren asterako sindikatuak antolatutako mobilizazio baten berri eman dugu. Hain zuzen ere, manifestazioa egingo dugu Iruñean ekainaren 5ean, “Euskal presoak etxean eta bizirik nahi ditugu” lemarekin. 12:30ean izango da, Udaletxe plazatik abiatuta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.