2018-10-10 09:01

Urte luzez egon gara emakumeok etxean giltzapetuta, gure lanak omen zirenak egitera kondenatuta, gizonezkoenak omen ziren esparruetatik kanpo. Borroka handiz lortu genuen egoera hori atzean uztea, ez guztiz hala ere: lan munduan ere esparru berezietara konfinatu gaituzte, zenbait enplegu galarazi eta prekarietatearen prekarioena guretzat gorde. Sektore feminizatuetako langileek bertatik bertara ezagutzen dute errealitate hori. Hala, sektore desberdinetan borrokan diren hainbat emakume bildu ditugu, euren azalean bizi duten bidegabekeria irudikatzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.