2018-09-28 09:27

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratze bat egin dugu gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea" leloarekin, eta LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko Xabier Ugartemendiak hartu du hitza. Aski da esateko garaia dela adierazi dugu, lan heriotzek gora egin duten honetan: "Lanetik bizirik bueltatzeko eskubidea dugu". Hain zuzen ere, 50 krabelin jarri ditugu gaurko mobilizazioan, krabelin bat Hego Euskal Herrian aurten hildako langile bakoitzeko. Nafarroan ere salatu ditugu lan heriotzak, hainbat lantegitan egindako protestekin, Iruñeako biharko manifestazioaren aurrekari.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.