2018-03-15 10:42

LABek, beste hainbat eragile sindikal eta sozialekin batera, pobrezia eta bazterketaren aurkako adierazpen bat aurkeztu genuen atzo. Hain zuzen ere, bizitza libre eta autonomoa lortzeko prestazioak ahalik eta pertsona gehienei bermatu behar zaiela eskatu dugu, eta kudeaketa sistema bizkor, garden eta bermatzailea izango duen lege bat aldarrikatu. "Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarreko taldeei eskatzen diegu Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legearen Erreforma aipatu hausnarketatik abiatzea", adierazi dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.