2019-10-21 13:21

Palestinako Espianiako enbaxadak eskerrak eman dizkio CAFeko enpresa batzordeari, gutun baten bitartez, “okupazio mingarria” pairatzen dutenen alde jartzeagatik. Enpresa batzordeak egindako eskaera eredu izateko itxaropena azaltzen du Musa Amer Odeh enbaxadoreak gutunean, eta askatasuna eta herrien autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarria egiten du. CAFeko enpresa batzordeak Jerusalemgo tranbia-linea berria eraikitzeko lizitazio-prozesuan ez parte hartzeko eskatu zion zuzendaritzari, eta, behin lehiaketa irabazita, lanak ez egiteko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.