2019-06-20 15:54

Beste erailketa matxista baten berri izan genuen asteartean, lehendabizikoa dugu aurten Euskal Herrian. Mayie Nervi 81 urteko emakumea erail berri du bere bikoteak Urruñan, Lapurdin. Asteartean aurkitu zuten emakumea Urruñan, bere etxean. Hiltzaileak, tirokatu ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Alabak aurkitu zuen, eta poliziari deitu zion. Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatzen dugu Urruñako erailketa, eta ekainaren 21ean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.