2019-05-22 17:07

Lan heriotzen odolusteak bere horretan jarraitzen duela genion astelehenean, Zestoan eta Zarautzen izandako bi lan istripu hilgarrien harira. Bada, odolusteak ez du etenik, gaur beste bi langile hil baitira; langile bat, Aceros Olarra enpresan; eta garraiolari bat, Barazarren, berre kamioiak beste kamioi baten aurka talka egin eta gero. Beste kamioian zihoan gidaria ospitalera eraman dute, larri zaurituta. Beste bi lan heriotza hauek gertatu diren egunean, euskal gehiengo sindikaletik elkarretaratzea egin dugu Azpeitian, astelehenean hildako langileak gogoan. Bitartean, instituzioek eta patronalek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute; hauteskunde kanpainan murgilduta bete betean, prekarietatea eta lan osasuna gutxiesten, gainera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.