2021-12-01 10:56
Abenduaren 1aren etorrerarekin, sindikatuok eta hainbat eragilek mobilizazioak egin ditugu goizean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, arratsaldean herrietan deitutako manifestazioen aurrekari, "Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizi duin baterako burujabetza" leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du Bilbon, bertako udaletxetik abiatu den manifestazioa hasi aurretik, eta mezu argi bat luzatu du bertatik: "Orain, lan-harremanak eraldatzeko eta lan duina bermatzeko borrokatu behar da; orain, pentsio publiko duinak bermatzeko borrokatu behar da; orain, zerbitzu publikoetan gehiago inbertitzeko borrokatu behar da".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.