2018-10-22 10:55

Urriaren 19an, Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileek idatzi bat erregistratu zuten Erandioko Udaleko gobernu-taldearekin eta talde politiko bakoitzarekin batzartzea eskatuz, euren egoeraren berri emateko. Honetaz gain, kontzentrazioa egin zuten Udalaren aurrean. Larunbat eta igandean ere mobilizazioekin jarraitu dute, Erandioko lantokiaren aurrean mobilizazioak eginez. Gaur astelehena, jaima bat jarri dute Erandioko metro geltokian, eta bertan egon dira herritarrak informatzen, euren lan gatazkari buruz.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.