2018-11-07 09:27

Greba mugagabean daude Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileak. Eguneroko mobilizazioen barruan, Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, eta enplegu feminizatuen prekarizazioaren ondorio berdinak jasaten dituzten beste lantoki batzuetako langileen babesa izan dute. Hain zuzen ere, Emakunde eta instituzioei dei egin diete, enplegu feminizatuen prekarietatearekin eta euren lan-baldintzetako diskriminazioarekin amaitzeko euren esku dagoen guztia egin dezaten.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.