2019-09-27 10:46

Gaur, bi orduz eten egin dugu gure jarduna krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko. 11:00etatik 13:00etara, bi orduz, LABeko egoitzak ixtea erabaki dugu. Larrialdi klimatikoaren aurrean, ekosozialismoaren apustua berretsi dugu. Hala adierazi du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak Bilboko egoitzaren kanpoaldean egindako agerraldian. "Bidegurutze batean gaude: kapitala ala bizitza", nabarmendu du. Bitartean, egoitzak ixtearekin batera, Gasteizen mintegi bat egin dugu trantsisio energetikoa ardatz.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.