2019-05-20 13:01
Ferrovial Servicios Gasteizko Michelineko azpikontrata bat da mantenimendu lanak egiteko. Hitzarmena negoziatzen ari dira bertan eta zenbait bileraren ostean, zuzendaritzak proposamen murritzailea aurkeztu du, soldatetan, kategorietan eta abar. Hori dela eta, ostiralean, hilak 17, langileek 2 lanuztea egin zuten txanda bakoitzean. Lanuztearen jarraipena ia erabatekoa izan zen eta Michelineko produkzioan eragina izan zuen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.