2020-09-11 08:56

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Naiz Irratian izan da goizean, gaurkotasunarekin lotutako hainbat gai jorratzeko. Gobernu eta sailburu berriei buruz galdetuta, Jaurlaritzaren aldetik politikak aldatzeko inolako borondaterik ez dugula ikusten nabarmendu du, hitzetatik eta itxurakeriatik harago, aldebakartasuna izan baita orain arte erakutsitako jarrera. "Gauzak asko aldatu beharko dira akordioetarako deiak sinesgarritasuna izan dezan", esan du. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "akordioen beharra egon badago. Langileok akordioak behar ditugu: enpleguaren arazoari irtenbidea emateko; zerbitzu publikoak indartzeko, Osasungintza eta Hezkuntza bereziki; eta zaintzaren arazoa konpontzeko, besteak beste".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.