2020-03-21 09:46

Kapitala hasi da COVID-19aren kisiaren ondorioak Euskal Herriko langileriaren bizkar gainean uzten. Datu bi, horren adierazle: Hego Euskal Herrian 4.400 Aldi Baterako Erregulazio Espediente (ABEE). Nafarroan, bost egunean, 1.000tik gora aurkeztu dira. Gutxieneko zerbitzuak, oinarrizkoak, mantendu behar direla diogunon gainetik, produkzioari eutsi nahi dio elite ekonomiko eta politikoak, eta hala, langileak lanera joatera behartzen ari dira, segurtasun neurririk gabe, kasu ia guztietan. Egoera horien aurrean planto egitera deitzen ditugu langileak. Zentzu honetan, aldarrikapen taula bat osatu dugu, lan munduan egiten ari garen eta egingo dugun borroka ardatz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.