2019-05-17 10:09
Gaur da maiatzaren 17a, lesbo-, homo-, trans- eta bifobiaren (LGTBfobia) kontrako eguna. Honen aurrean, eta lan munduan ere aniztasun eta askatasun sexuala bermatzeko helburuarekin, LABek Hego Euskal Herriko patronalak (Confebask EAEn eta CEN Nafarroan) interpelatu ditu lan zentroetan diskriminaziorik eman ez dadin neurriak eta LGTBfobiaren kontrako ekimenak eskatuz. Iruņean, Imanol Karrera Nafarroako bozeramailea eta Itsaso Torregrosa Iruņerriko idazkaria CENen egon dira. Bilbon, Arantxa Vazquez LABen Batzorde Exekutiboko kideak eta Urtzi Ostolozaga sindikatuko Ekintza Sozialeko idazkariaren ondokoak zuzendu dizkiote patronalari aipatutako neurriak.