2020-04-28 09:44

Apirilaren 28aren etorrerarekin, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat eta hainbat mobilizazio egin ditugu Hego Euskal Herriko lantokietan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Koronabirusaren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta etorri da Salaketa Eguna, "Lan osasuna bermatu, bizitza defendatu" leloarekin. Aurten Euskal Herrian hil egin diren 29 langileak izan ditugu gogoan, eta, horiekin batera, Zaldibarren desagertuta jarraitzen duten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Hain zuzen ere, Zaldibarreko zabortegiaren aurrean egn dugu eguneko mobilizazio nagusietako bat.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.