2020-06-17 18:48
Greba amaitzeko akordioa sinatu zutenetik, LABek 100 ekarpen baino gehiago egin dizkio hitzarmen-testuari, greba amaitzeko akordioa hobetzeko. Ekarpenak egiteaz harago, mahai negoziatzaileak martxan jarraitu dezan akuilu lana egin du, patronalaren egoitzaren aurrean bi aldiz mobilizatuz eta mahai berrartzeko behin eta berriro eskatuz. Hitzarmen duin baten alde eta enpleguaren alde mobilizatu gara, eta hori egiten jarraituko dugu gizarte ekimeneko langileok lortu arte.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.