2018-09-14 11:01

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak agerraldi bat egin dute gaur EAEko Estatutu Berriak jaso beharko lituzkeen edukien berri emateko, Gasteizko Legebiltzarrak hartutako erabakien ondoren. "Irekitzen den eskenatoki berrian ere euskal sindikatuok jokatu beharreko papera determinantea dela deritzogu LABetik: borroka egin beharko da eremu sozial eta sindikaletik, herri aktibazioaren bidetik, euskal langile klasearen interesak jasoak izan daitezen akordio honen garapenean", nabarmendu du Garbiñe Aranburuk. Zentzu honetan, euskal esparrua defendatzen duten sindikatuei bilerak eskatuko dizkiegula jakinarazi du idazkari nagusiak, baita gainerako talde parlamentarioei ere, alderdi konstituzionalistei izan ezik.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.