2020-03-13 10:05

Agerraldia egin dugu Bilbon, koronabirusaren hedapenaren aurrean sindikatuaren gogoeta, erabakiak eta eskariak aurkezteko. LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak Euskal Herria gutxieneko zerbitzuetan jartzeko unea dela nabarmendu dute: "Epealdi batez, oinarrizko zerbitzuak mantendu (osasuna, elikadura, garbiketa, energia eta ura, helduen zaintza, garraio publikoa) eta bestelako ekonomia jarduera guziak eten beharko lirateke". Zentzu honetan, sindikatuak dagoeneko bere eginbeharrak eta lehentasunak berrantolatu dituela jakinarazi dute: Hauteskunde Sindikalak bertan behera uzteko akordioa; premiazkoak ez diren lan arloko epaiketak atzeratzeko eskaria; martxoaren 26rako aurreikusitako LABen Biltzar Nagusi artekoa atzeratzea; eta sindikatuan prebentzioa eta kontziliazioa bermatzeko neurriak, besteak beste. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.