2020-03-19 16:37
Cornabirusaren ondorioz Osakidetzako erizain bat hil delako berri tristearen aurrean, LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok zorigaiztoko gertaera honengatik gure tristura sakona adierazi nahi dugu eta gure doluminak helarazi familiari, hurbilekoei eta lankideei. Elkartasuna adierazteko eta Osakidetzari berehalako neurriak har ditzala eskatzeko, datozen bi egunetan krespoi beltz bat eramateko eta leihoetatik trapu beltzak zintzilikatzeko eskatzen diegu langileei. Halaber, dei egiten diegu langileei bihar, ostirala, 12etan, jarduera eten eta 5 minutuko isilunea egin dezaten hildako lankidearengatik.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.