2020-06-02 09:09
Covid-19aren pandemian zehar, lehen arreta bere adierazpenik txikienera murriztu da, eta ia desagertu egin da aurrez aurreko arreta, hein handi batean telefono bidezko arretak ordezkatu baitu. Hainbat kontsultategi itxi da, Etengabeko Arretako Guneak (EAG) ere bai, eta osasun-zentroak gune itxi bihurtu dira, erabiltzaileak telefonoz baimendu ondoren soilik pasa daitezkeenak, langileen artean ziurgabetasuna eta kezka nagusi diren bitartean. Ospitaleak beren ohiko jarduera guztia berreskuratzen ari diren une hauetan, kezkaz ikusten dugu ez dela gauza bera gertatzen lehen arretan.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.