2019-03-20 15:32

Martxoaren 21a, Xenofobia eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Bada, egun horren bezperan, lan-saio bat antolatu dugu Bermeon, arratsaldean. Hiru atal izan ditu ekimenak. Lehen atalean, langile migranteen erronka berriak izan ditugu hizketagai, sindikatuak gaiaren inguruan duen planteamenduaren berri emanez. Bigarrena atalean, Herrien Epaitegia iegin dugu. Saio honetan, migrazioa eta arrantza sektorea izan ditugu aztergai. Azkenik, hirugarren zatian, elkarretaratze bat egin dugu, maiatzaren 5eko Herrien Besarkadaren mobilizazio egunera deituz.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.