2020-08-28 18:51
Hego Euskal Herriko gobernuek adierazitako osasun- eta hezkuntza-neurriak ez dira nahikoa. Hezkuntzan ikasturte-hasiera nolakoa izango den jendarte guztiaren ahotan egon eta kezka iturri nagusia izan da azkenaldian. LAB sindikatuak uste du Nafarroako zein EAEko Hezkuntza sailek aurkeztutako neurriak ez direla nahikoa Hego Euskal Herrian daukagun osasun krisiak are eta gehiago azeleratu duen hezkuntza krisiari erantzuteko: arrakala sozialak, kulturalak eta linguistikoak muturrera eraman ditu osasun krisiak; hezkuntzaren azpi-finantziazioak, ratio handiegiek, langile faltak eta ez egonkortasunaren ondorioek eztanda egin dute; zaintzen krisia, espazioen antolaketa eta eredu pedagogiko zaharkitua jendartearen begi bistan gelditu dira.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.