2019-03-11 17:09

Gaur, martxoak 11, lan istripu hilgarri baten berri izan dugu, Zumaiako Mendiaraiz enpresan, 41 urteko emakume langile bat hil baita lan istripu ez traumatiko batean. Lehenik eta behin, LAB sindikatutik, senide, inguruko eta lankidei gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu. Urtea hasi denetik, gutxienez, 9 langile hil dira lan istripuz, hauetatik 4 istripu ez traumatikoak izan dira. Azken urteotan lan istripu ez traumatikoen igoera ikaragarria ikusten ari gara, dagoeneko istripu ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, bilakatu dira heriotz lan istripuen lehendabiziko faktoreak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.