2018-10-19 10:52

DIA&Go denda berri bat zabaldu dute DIA Supermerkatuek Bilbon, Licenciado Poza kalean. Denda hau “komenientziako denda” formatuarekin zabaldu dute, hau da, goizeko 8:00etatik gaueko 23:00etara egongo da zabalik. Aldi berean, Bilboko Mª Díaz de Haro kalean dagoen Carrefour Express igandeetan zabaltzen hasiko da. Hau dela eta, igande eta jai-egunetako irekieren kontra LAB, ELA, CCOO eta UGTk osatutako Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako plataformatik, irekiera mugagabedunen komertzio eredu hauen erabat kontra gaude, merkataritza sektore bultzatu ordez, langileen baldintzak malgutu eta esplotatu egiten dituzte. Langile batzuen beharrizanaz eta prekarietateaz baliatzen dira 365 egun irekiak dauden dendak ezarri edo goitzeko 08:00etatik gaueko 23:00ak arte ordutegien zabaltzea ezartzeko. Honen aurrean, mobilizazio bikoitza egin dugu gaur, Poza kaleko DIA%GO dendaren artean eta Maria Diaz de Haroko Carrefour Expressen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.