2020-01-15 13:52

Beste mobilizazio egun bat izan da Ipar Euskal Herrian, eta LAB sindikatuak era aktiboan hartu du parte berriro, Macronen Gobernuak bultzatutako erretreten erreformaren aurkako protesten baitan. Hendaiako karrikak hartu ditugu gaurkoan, eta, bidean, Carrefour eta Intermarche supermerkatuetako sarrerak blokeatu ditugu hamar minutuz. 400 bat lagun bildu ditu manifestazioak. Bihar, berriz, Baionan mobilizatuko gara, 10:30ean, Lapurdiko hiriburuko geltokitik abiatuta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.