2019-05-15 11:13

Egiako epaitegi aurrean elkartu gara, Iñaki Igerategi suhiltzailearen auzia dela eta. Hain zuzen ere, EAJ-PSE foru gobernuak ez du nahi izan Iñaki Igerategi dagokion lanpostuan lanean hastea, sei urtez kartzelan egon eta bere zigorra bete ostean. Zigor gehigarri bat ezarri diote, eta horregatik jarri genuen salaketa. Beraz, Iñakiri gure babesa eskaini eta berriz ere lanean ikusi nahi dugula aldarrikatu dugu, bere lan egoera bidegabea argitzeko abian den epaiketaren harira.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.