2019-07-03 10:08

Ehundaka pertsonak manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Iruñean, Udaletxe-plazatik abiatuta, “Borroka sindikala aurrera” lemarekin. Askatasun eta borroka sindikalaren aldeko mobilizazioa izan zen atzokoa, eta errepresioaren kontrakoa. Izan ere, hiru prozesu penal daude irekita Huerta de Peralta eta La Sangiovesan zegoen prekarietate eta esplotazioa salatzeko antolatutako protestean parte hartzeagatik. Lehenean, fiskaltzak 2.880 eurotako isuna eskatu du sindikatuko kide batentzat. Bigarrenean, urtebeteko kartzela zigorra LABeko kide batentzat. Eta hirugarren kasuan Huerta de Peraltako langile baten aurkako eskariak egin ditu: 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela, 2.500 eurotako isuna eta Estatu espainoletatik 5 urtez kaleratzea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.