2020-06-17 15:45

Kaleak hartzeko deia egin dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok, ekainaren 19an. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako ia 50 herri eta hiritan mobilizazioak antolatuko ditugu, “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz” leloarekin. Hain zuzen ere, goizez, mobilizazioak egingo ditugu Hegoaldeko lau hiriburuetan, 11:30ean hasita: Bilbon, Udaletxetik hasita; Donostian, Alderdi Ederretik; Gasteizen, Foru Plazatik; eta Iruñean, Bus geltokitik. Arratsaldez, aldiz, eskualde guztietan mobilizatuko gara.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.