2019-12-03 14:31

Laminaciones Arregui-Celsa Atlantic enpresako langileek ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzeak egin dituzte Gasteiz eta Urbinako lantokietan, gaixo egoteagatik kaleratutako langileari babesa emateko. Enpresa komitearen hitzetan, kaleratzea ziurgabetasun egoera batean gertatu da, gainera, non enpresak ez du argitu nahi zer gertatuko den 2020. urtean, 2018. urteko ERTE prozesuaren azken txanpan. Hori bai, zuzendaritzak argi utzi du zenbait bileretan plantilla murrizteko beharra ikusten duela". hala, enpresaren borondatea zalantzan jartzera eramaten die kaleratzeak: "Hauxe izango al da plantilla murrizteko erabiliko duten formula?", adierazi dute langileek.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.