2018-03-06 12:22

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak ostegunerako deitutako greba feministarekin. Lantokietan lanuzteak deitzea erabaki dugu, 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Helburua da egunean bertan egingo diren deialdi nagusiak (12:00etan eta 20:00etan) babestea eta lantokietan dauden emakumeak deialdietan parte har dezaten kalera ateratzea. Hori bai, LABeko Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak azaldu bezala, “lan merkatutik harago doan iniziatiba bat da. Planto eginez, gure lanak duen balioa aldarrikatzea eta emakumeok debalde egiten dugun zaintza lanak aitortzea bilatzen dugu. Erakutsiko dugu emakumeak behar beharrezkoak garela eredu sozioekonomikoa aurrera eramateko eta guztion bizimodua sostengatzeko. Eta bidezkoa dena eskatuko dugu: lan hori guztia aitortzea eta eskubideak lortzeko bidea izatea; zor zaizkigun eskubideak aitortzea, alegia”.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.