2020-08-14 09:48

Gasteizko kirol jardueretako langileek greba mugagabearen bosgarren eguna beteko dute gaur, eta mobilizazio eta jarduerekin jarraituko dute, Udalak ez baitio inolako erantzunik eman bizi duten egoerari. "Udala gezurretan ari al da eta osasun-egoera aprobetxatzen ari al da sektore honetan hainbeste urtetan egin nahi izan dituen murrizketak aplikatzeko, erakundeek hain gutxi baloratu duten eta herritarrek hain estimatu duten sektore honetan?", galdera luzatu dute langileek.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.