2019-11-16 15:12

Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu ditugu, pentsiodunen mugimenduak deitutako mobilizazioak direla eta. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten gehiengo sindikal eta eragileok bat egin dugu manifestazioekin, urtarrileko Greba Orokorra mugarri izango duen dinamika mobilizatzailearen baitan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok hitza hartu dute Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren. Hain justu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak osatutako zutabea Bilboko Moyua plazara iritsi denean egin ditu adierazpenak Garbiñe Aranburuk. "Iritsi da ordua pentsioen aldeko borroka langile klase osora zabaltzeko", adierazi du, eta gaur egungo lan baldintza duinak etorkizuneko pentsio duinen bermea direla nabarmendu du.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.