2020-09-25 09:59

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako "Egun on Euskadi" saioan izan da, aktualitatezko gaiei buruz aritzeko; hala nola, Enplegu Erregulazio Espedienteak, Osakidetzan deitutako mobilizazioak, eskola itzulera, patronalaren asmoak eta Gasteizko Gobernu berria izan ditu hizpide, besteak beste. Azken gai horri dagokionez, Garbiñe Aranburuk argi utzi du LAB akordioen alde dagoela, baina inolaz ere egungo sistema elikatzen jarraitzeko: "Bestelako eredu berri baterako urratsak ematea beharrezkoa da, trantsizio bat egitea. Bada, akordioen beharraz etengabe ari den Gobernu bat dugu, baina praktikan aldebakartasunez jokatzen du; Hezkuntza arloan dugu adibide garbiena".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.