2019-12-16 09:01

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok ekitaldi bat egin dugu Gasteizen, Iradier Arenan gunean, EAEko 2020 aurrekontuen egitasmoa salatzeko,  urtarrilaren 30eko Greba Orokorra mugarri izango duen dinamikaren baitan. LABeko idazkari nagusiak adierazi duenez, "guk, gehiengo sindikal eta sozialak, lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko proposamenak egiten ditugun bitartean, Eusko Jaurlaritza bestelako erabaki batzuk hartzen ari da. Aurten ere pertsonen beharrizanei bizkar ematea izan da Jaurlaritzaren hautua". Ekitaldia eta gero, manifestazioa egin dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.