2019-05-13 10:55

Sindikalismoaren inguruko gogoeta sakona egiten jarraitzen dugu. Langileen eskubideen eta bizi baldintzen defentsa oinarri izanik, eta iparra Euskal Herria askearen xedean ezarrita, gure burua eraberritzen ari gara. Testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa etengabeko aldaketan dago eta egoera horietan sindikalismoak eraginkor izan behar du aipatu helburuen alde. Gogoeta hori “Sindikalismoa [Bir]Pentsatzen” prozesuaren barnean egiten hasi ginen duela urte batzuk. Hainbat aldaketa egin ditugu gure ekintza sozio-sindikalean eta antolatzeko moduan, 2017ko Biltzar Nagusian finkatu zirenak. Orain, prozesu horrek bigarren urrats bat egingo du. Sindikalismoak gure herrian eredu sozio-ekonomiko berriaren alde jokatu behar duen papera eta egin behar dituen proposamenak eztabaidatu nahi ditugu. Hala, maiatzaren 16an emango diogu prozesu horri hasiera, Ordizian egingo dugun barne mailako mintegi batekin. Honen harira, Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak eta Prestakuntza idazkari Jagoba Zuluetak agerraldi bat egin dute, “Sindikalismoa [Bir]Pentsatzen. Gure garaia: Euskal Herria eraldatzeko proposamenak” prozesuaren nondik norakoak eta gako politiko nagusiak azaltzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.