2020-03-11 11:52

Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Hezkuntzako Garbikuntza zerbitzuko greban aginduak zituen zerbitzu minimoak indartzea erabaki zuen atzo, eta %100era igo ditu Bizkaian eta Gipuzkoan. Praktikan, Eusko Jaurlaritzaren agindu honek langileak greba egiteko eskubiderik gabe uztea dakar. "Gaur gure lanpostuetara itzuliko gara, zirkunstantzia berri hauek behartuta. Baina indartsu eta borrokalari egiten dugu. Osasun krisi hau amaituko da, baina gure borroka ez. Inoiz baino indartsuago itzuliko gara borrokara, eta ziurtzat eduki, irabaziko dugula", adierazi dugu sindikatuok deitutako agerraldian.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.