2018-12-06 12:22

EH Bilduk Bilbon deitutako manifestazioarekin bat egin dugu. LABeko ordezkaritza zabal bat egon da mobilizazioan, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru. Gaur, abenduak 6, ez dugula ezer ospatzeko nabarmendu dugu sindikatutik. Zer borrokatu, ordea, badugu: independentzia, sozialismoa eta feminismoa; demokrazia, justizia eta bakea; burujabetza. Konstituzio propio bat, Estatu egitura propio bat. 78ko erregimenarekiko kateak apurtzeko unea da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.