2018-05-29 16:41

Otsailaren 9an ETBko Zentroarteko Batzordeak salaketa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal (37 multzo) urratzeagatik, eta ahozko epaiketa apirilaren 10ean izan zen. Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal urratu dituela onartu zuen, baina beste batzuk ez. Hala ere, larriena epaiketaren aurretiko gaia izan zen. Zuzendaritzak planteatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiari (TSJPV) ez dagokiola eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nazionalera (AN) bideratu behar direla. Izan ere, Madrilgo eta Bartzelonako korrespontsaliak lan zentrotzat hartzen ditu. Baina aitzakia hutsa da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.