Bizkaiko Metalgintzako langileen borrokak aurrera darrai, lan hitzarmen duin baten defentsan. Asteko
lehen greba eguna egin zuten atzo; gaur, berriz, bigarrenari ekin diote, jarraipen handiarekin ere. Hain zuzen ere, sindikatuok Erandion eta Zornotzan egin ditugu eguneko mobilizazio jendetsuenak, goiz gorabeheratsu baten ostean. Izan ere, Ertzaintza langileei oldartu zaie Zaldibarren eta gutxienez hamar pertsona identifikatu ditu.