2019-04-26 09:20

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatu gara, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian, langileen lan osasuna urtez urte okerrera egiten ari dela salatzeko. Aurten emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egin nahi izan ditugu, lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik ezaren ondorioz sufritzen dituzten osasun ondorioak jakitera emateko. Hala, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du Donostiako mobilizazioan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, eta ezinbestean hartu beharreko neurriak aipatu ditu; gaitz ergonomiko eta piskosozialei ikusgarritasuna ematea, besteak beste.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.