2019-03-15 12:37

Azken egunetan egiten ari diren mobilizazioen harira, eta astelehenean abiatutako greba mugagabea dela eta, Bizkaia eta Gipuzkoako DIA supermerkatuetako lagileek martxa bat egin dute gaur, Eibarko dendatik abiatuta, Ermuako dendaraino. 2.100 kaleratze iragarri ditu enpresak Espainia mailan, horietatik 71 Bizkaia eta Gipuzkoan, eta LAB eta ELA sindikatuok borrokarako deia egin dugu, enpleguaren eta lan baldintza duinen defentsan. CCOO eta UGT sindikatuek ez duten borrokarekin bat egin. Ulergaitza den erabaki bat dela salatu dugu sindikatuok, lanpostu ugari jokoan dauden neurrian.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.